2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Natur 3.Unitatea

Natur 3. Unitate honetako izenburua hau da:  Energiaren beharra arazo-iturri


Iaz materiaren eta materialen propietate fisikoak landu zituzten ikasleek eta propietate horien arabera, objektuek eta materialek zituzten portaerak eta erabilerak aztertu. Bestalde, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun materialen baliagarritasuna justifikatu zuten, eta, egindako ikerketetatik eskuratutako datuen eta lortutako ondorioen arteko loturak argudiatu zituzte baita ere.
Oraingo honetan, gure gizartean hainbesteerabili ohi dugun energia aztertuko dute ikasleek. Energia zer den eta zer eratan agertzen den, zer energia mota dauden, eta, zein dira haien ezaugarriak.
Nola aurre egin energiaren erabilerak sortutako arazoei ikasiko ditue ikasleek, energia iturriak, horiek nola erabiltzen ditugun eta erabilera horiek sortzen dituzten eragozpenetan eta abantailetan oinarriturik. Eta ikasteaz gain, egindakoa kritikoki balioetsiko dute.
                                                                                                                                                    
Gai hauek landuko ditugu:

-   Energia (Zer da energia?)
-   Energia motak
-    Zinetikoa
-   Potentziala
-   Mekanikoa
-   Barne energiak
-  Elektrikoa

-   Energiaren ezaugarriak
-   Eraldaketa
-   Transferentzia
-   Kontserbazioa
-  Degradazioa

·          Pentsamendu (izaera) kritikoa
·          Pentsamendu kritikoarekin lotutako gaiak.
·          Energiaren erabilerak
·          Energiaren iturriak:
o Berriztagarriak
o Ez-berriztagarriak
·          Ingurumenarekiko arazoak.
·          Eragozpenak eta abantailak
·          Energiaren kontsumo jasangarria eta eraginkorra.
·          Adierazpen teknika:
Infografia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina