2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

GIZARTE ZIENTZIAK: Joana III Albretekoa Nafarroako erregina.

Joana III.a Albretekoa, Nafarroako erreginaren heriotzaren 444. urteurrena hurbiltzen ari dela eta, EKI Irratia irrati-nobela bat osatzen ari da. Irratiko arduradunek, twitter bidez, eskari bat egin diete Euskal Herriko ikastetxeei:Joana Albretekoa, Joanes Leizarraga eta Gillen izeneko Joanaren eskribauaren arteko elkarrizketa grabatzea.
Hemen gure grabazioak.



Joana III.a Albretekoa (Paue, 1528 – Paris, 1572)

Nafarroako erregina izan zen (1555-1572). Bere erregealdian borroka politiko eta erlijioso gogorrak gertatu ziren.

Alde batetik, izugarrizko ahaleginak egin behar izan zituen Nafarroako Erresuma (ordurako gaur egungo Nafarroa Beherea zena) mantentzeko, Frantziaren eta Gaztela eta Aragoiko asmoen aurrean. Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta haren agintaldian, Gaztelako Felipe II.arekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro.
Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki euskal herrian kasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den: razoin hunegatik sensu egiazkotik aldaratu gabe, lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari jarreiki izan gatzaitza, eta ez xoil edozein leku jakineko lengoaje bereziri…
Eta bestetik, katoliko eta protestante erreformatzaileen artean liskarrak maiz gertatzen ziren. 1560. urtean, Nafarroako erreginak erlijio katolikoa utzi, eta protestante bilakatu zen eta protestante askok haien buruzagitzat hartu zuten. 1571n, agindu bitartez protestantismoa bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen.
Joana Albretekoa kultura handiko emakumea izan zen eta bere oroitzapenak idatzi eta argitaratu zituen.

Elkarrizketa audioak: klikatu gainean




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina