2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

LITERATARIA unitatean zehar literaturaz jardun dugu, literaturaz goza daitekeen hiru modutara egin ere: irakurriz, hitz eginez eta idatziz. 

Hiru zati desberdinetan banatu da, horrenbestez, unitatea:

Batetik, Jaione Osororen Ezekiel liburuaren irakurketa egin dugu. Atal horretan, besteak beste, hipotesiak egiten ikasi dugu. Gainera, irakurritakoa gure bizipenekin alderatu dugu, irakurtzean, gure bizitza fikzioan ageri diren pertsonaien bizitzarekin etengabe parekatzen dugula ikasiz. Fase horretan bakoitzak bere irakurketa-eguneroko bat eraman du. Hemen dauzkagu sortu diren eguneroko horien adibide batzuk:




Ondoren, Ezekiel liburuaren inguruan debatea egin dugu. Taldeka antolatu dugu debatea, talde batek debatea egin ahala, beste taldeak entzun eta hobekuntzak iradoki dizkiolarik. Hemen ditugu Jaione Osororen eleberriaren inguruan sortu diren tertuliak:

Lehenengo debatea

Bigarren debatea

Hirugarren debatea


Azkenik, bakoitzaren lana izan da irakurritako bigarren nobela baten ohar kritiko berria sortzea. Idatziz ez ezik, grabatu ere egin ditugu, horra horietako batzuk:

Izar malkoak-Jone Albizu

Iqbalen historia

Jara Bartzelonan-Jaione Osoro

Pirtzina zilborrean-Andrea Pedrosa