2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

NATUR DBH 2

Lehenengo unitatearen izenburua MATERIA NONAHI BIRZIKLATZEA ERE BAI da.

                      



            Aurreko ikasturtean, bidaia interesgarria egin genuen unibertsoan barrena, oinak Lurrean eduki arren, zenbat galdera hainbat erantzun aurkituz. Baina unibertsoa miresgarria izan arren, Lurra ez da makala. Lurra etengabe aldatzen ari dela aztertu genuen, han eta hemen informazioa egokia bilatuz. Azkenik, Lurreko bizidunen dibertsitateari gizakiaren bizi-ohiturek nola eragiten dioten eta eragin horien ondorioak aztertu genituen.
Oraingo honetan, lur planetako objektuak eta substantziak aztertzeari ekingo diogu. Materia zer den eta zer propietate eta ezaugarri dituen aztertuko dugu; baita materialen erabilera ere.
DBH 2.mailako aurrenengo unitate didaktiko honetan ikasleek planetan dauden objektuak, substantziak aztertzeari ekingo diete. Materia zer den, zer propietate eta ezaugarri dituen aztertuko dute ikasleek.
Halaber hainbat materiaren erabilera, eta erabilera honek abantailak izan arren, desabantailak ere badituela aztertuko dute. Horrela, giza jokabideen ondorioz materialen erabilerek ingurunean sortzen dituen arazoak aztertuko dituzte, eta hauek hobetzeko proposamenak egiten saiatu beharko dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina