2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

GIZARTE ZIENTZIAK


Ikasturtean egin beharrekoak

Lehen unitatean, Erdi Aroan murgilduko gara, eta garai horretako bizimoduaz gogoeta egin ondoren, hainbat antzerkitxo prestatu beharko dituzue, Erdi Aroko hainbat testuinguru eta ezaugarri erakusteko.

Bigarren unitatean, Erdi Arotik Aro Modernora egingo dugu salto. Aro Berria ere esan izan zaio garai horri, eta hainbat aspektuk berdin jarraitu bazuten ere (gizartearen antolaketa, nekazaritzaren garrantzia, monarkia…) alderdi askok bilakaera bat izan zuten. Mundu berriarekin topo egiteak aldaketak ekarri zituen, bereziki ekonomian, eta horrek, pixkanaka, gizartean eta kulturan ere eragin zituen aldaketak.

Aldaketa horiek guztiak hainbat pertsonek bultzatu zituzten: Ameriketara eta lur berrietara joandakoek, bertako indigenek, jaioterrian geratutakoek... eta horrexegatik emango diegu indar berezia pertsonaiei, horiek baitira gertaera guztien protagonista.
Hori guztia lantzeko, artelan bat aztertuko duzue taldeka. Ondoren, bai gertaerari bai pertsonaiari buruzko informazioa nahiz irudiak topatuko dituzue, eta pertsonaiari buruzko galdera bat hautatuko duzue. Horrekin guztiarekin narrazio labur bat osatuko duzue, eta horrekin, aldi berean, bideo bat osatuko duzue, bildutako irudien bitartez.

Hirugarren unitatean, Historia alde batera utzi eta Giza Geografiaz arituko gara.
Biztanleria deskribatzen duten adierazleez, demografia-tasaz, demografian oinarritutako herrien arteko desberdintasunez, hiriez eta emigrazioaz jardungo dugu nagusiki.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina