2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

NATUR DBH 2

Bigarren unitatearen izenburua MATERIAREN PROPIETATEAK GUZTION ERABILGARRI.

Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektuak eta substantziak aztertuz, materia zer den eta zer propietate mekaniko eta ezaugarri dituen ikertu zuten ikasleek iaz; horretarako, askotariko iturrietatik informazioa jaso, eta esperimentazioak egin zituzten.
Oraingo honetan, berriz, materiaren eta materialen propietate fisikoak landuko dituzte ikasleek eta, horrekin batera, ikertuko dute gizakiak nola erabiltzen dituen propietate horiek bere ongizaterako. Propietate fisikoen arabera materialek (objektuak…) dituzten portaerak eta erabilerak ikertuz, eguneroko bizitzarako duten baliagarritasuna balioetsi eta justifikatuko dute.
Ikerketa horietan eskuratutako datuetan oinarriturik, ondorioak aterako dituzte ikasleek, eta ondorioen eta datuen arteko loturak justifikatuko dituzte (argudiatze zientifikoa).
















Hori lortzeko hau landuko dugu:

 Materia
·          Propietate fisikoak:
 Termikoak
 Optikoak
Akustikoak
Elektrikoak
·          Uhinak
Ikerketa zientifikoa
Ikerketaren helburuari lotutako gaiak
Beroa eta tenperatura
·          Elektrizitatea
Higidura eta abiadura
Argudiatzea
Argudiatzearen helburuari lotutako gaiak
 Higiduraren adierazpen grafikoa
 Argia eta soinua

Magnetismoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina